XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurreski kutxak, legearen bortsaz.

Estaduaren tituloetan, eta beste batzuetan, enplega bear dute diru bilduen zati ondraua.

Probintziako lantegietara diruerreka ori bideratzea legezko litzakela eskatzen zuen Enpresalarien Elkarteak, Gobernuari bidalitako txostenean.

Zer esainik ez dago puska ondratuena lantegi indartsuenetara, aberatsenetara lijoakela.

Gaurkoa baño enplegu obea litzake ori, agian.

Alabañan erri xumearena izaki zati on bat, Aurreski Kutxetako diru bilduma, makurra litzake, aberatsenak geiago gizentzeko erabiltzea, langilleak, baserritarrak, arrantzaleak eta erdiko jende klaseak kondar apurragaz utsita.

Kooperatibismua edatu eta indartzeko izan bear luke batipat Erastetxetako diru baltsa.

Langilleak sortu nahi dituzten lantegiak eraikitzen laguntzeko.

Eskabide onen alde iru arrazoi ematen ditut: a) diruaurreratuaren etorkia, ots, erria; b) kooperatiba lantegien, produtibidade apartekoa; c) gizarteari oñarri eta egitura errikoiak ezartzen aldarrikatzen duen dotriña (ikus Joanes XXIII'garrenaren enziklikak).

Zalantzik eta dudarik bai ahal da, gero, jokabide onek, besteak beste, Europatarsunaren biotzerdiraiño eraman genezazkela?.